ongi etorri bienvenido welcome willkommen добро пожаловать ترحيب benvingut bienvenue powitanie boas-vindas bun venit Hamupay tere§uahe porãite


martes, 11 de diciembre de 2012

Euskararen egunean egindako bideoak (2012)

Euskararen eguna ospatzeko DBH4. mailako ikasleek bideo polit hauek prestatu zituzten. Mezua argi utzi zuten: euskaraz bizi nahi dugu. Ikusi eta gozatu beraiekin!!

Lagunduko al didazu euskaraz bizitzen?


Saiatuko naiz



Guk ere euskaraz bizi nahi dugu

lunes, 10 de diciembre de 2012

Euskararen Eguna (2012)

Aurten berriro gure ikastetxean euskara eguna ospatu dugu, hain zuzen ere, pasaden Abenduaren 3an. Denok biltzeko aukera ona izan zen. Eta euskaraz bizi nahi dugula argi utzi genuen. Jarduera desberdinak egon ziren, bai gazteentzako bai txikientzakoak. Hauetariko batzuk hemen dituzue ondo egon ginela ikusteko.

El Ave Marian euskaraz bizi nahi dugu


Gure ikasleek goiko bideoa antzeztu zuten. Eta hemen duzue emaitza. Maila guztietako ikasleek parte hartu zuten (2 urtetatik DBH 4. mailara):

Film laburren lehiaketaren sariak

Pasaden otsailean Lehenengo Film laburren lehiaketa antolatu zen. Pasaden astean, Abenduaren 3an, Euskara Eguna zela aprobetxatuz, gure Areto Nagusian sariaren banaketa ospatu zen. Eskola desberdinetatik ikasleak etorri ziren. 7 film laburrak ikusi ziren; eta ikusi ondoren, sarien banaketa egon zen.



viernes, 30 de noviembre de 2012

Gure postalak Brisas del Ozamara bidaltzeko

El Ave Mariak herrialde desberdinetan eskolak ditu. Gurea Bilbon dago. Baina beste bat Dominikar Errepublikan dago. Aurten, gure harramanak indartzeko, postalak egitea erabaki dugu eta bidaliko dizkiegu gabonak ospatzeko.

El Ave María tiene escuelas en distintos países. La nuestra está en Bilbao. Pero hay otra en la República Dominicana. Este año, para fortalecer esta relación hemos decidido hacer unas postales y se las enviaremos para felicitarles las navidades.






Try our slideshow maker at Animoto.




Try our slideshow creator at Animoto.




Make your own slideshow with music at Animoto.


martes, 26 de junio de 2012

ONCEko "haz tu barrio accesible" saria irabazi dugu!!!

Los alumn@s de NEES de El Ave María se presentaron al concurso "Haz tu barrio accesible" que organizó ONCE y resultaron ganadores de Euskadi. Su trabajo consistió en la realización de un cortometraje en el que en clave de humor e ironía criticaban las barreras físicas y arquitectónicas que presentan los barrios que rodean el Colegio: Arabella, Txurdinaga.

¡Zorionak!
http://www.elcorreo.com/videos/vizcaya/actualidad-vizcaya/1684908221001-humor-derriba-barreras.html

Castellano

Euskaraz

lunes, 25 de junio de 2012

Liburuaren eguna

Apirilean liburuaren eguna ospatu genuen. Jarduera batzuk antolatu ziren ikastetxean. Baina txikienek jarduera eder hau egin zuten: guztien artean bideo-ipuin bat kontatu zuten eta grabatu zuten. Emaitza hemen duzue:

 Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek egindakoa

 Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek egindakoa.

En abril celebramos el Día del Libro. Entre las muchas actividades que se llevaron a cabo esos días, queremos rescatar estas dos bonitas actividades realizadas por los niños de Educación Infantil.


miércoles, 6 de junio de 2012

Familia Eguna

Ohitura ez galtzeko, kurtsoa amaitzear dagoenean El Ave Maria Ikastetxean Familia Eguna ospatzen dugu. Aurten familia asko hurbildu ziren egun berezi hau ospatzera. Eguraldi ona egin zuen.

Aurten aukeratutako data ekainaren 2a izan zen. Jarduera asko egon ziren: jolasak, gymkana, aurpegiak margoztu, boleibola, sokatira, zelai erreta, euskal dantza, bazkaria, musika, buztinezko tailerra, etabar.

Beste aldetik, patio estalia erabili genuen urtean zehar egindako kulturatekotasun lanarekin erakusketa txiki bat antolatzeko. Hurbildu ziren familiek haien seme-alabek egindako sormenak ikusteko aukera izan zuten.

Hemen argazki batzuk dituzue.

Gastronomía de los países de origen del alumnado

Como viene siendo habitual cuando se acerca el final del curso en El Ave María Ikastetxea celebramos el Día de la Familia. Este año fueron muchas las familias que se acercaron a celebrarlo. Además, el tiempo acompañó.

Este año el día elegido fue el 2 de junio. Hubo muchas actividades: juegos, gymkana, pintar caras, voleivol, sokatira, campo quemado, euskal dantza, comida popular, música, taller de arcilla, etcétera.

Por otra parte, utilizamos el patio cubierto para organizar una pequeña muestra con parte del trabajo intercultural realizado a lo largo del año. Las familias que se acercaron tuvieron la oportunidad de observar las creaciones realizadas por sus hijos e hijas.

Aquí tenéis algunas fotos:

Dibujos realizados por los niños de 5 años
Bost urteko neska-mutilek egindako marrazkiak
Caretas realizadas por los alumnos/as de 4 años
Lau urteko neska-mutilek agindako maskarak
Lau urteko neska-mutilek egindako maskarak
Libro sobre las procedencias del alumnado de LH2
Banderas interculturales realizadas por alumnado de LH1 y LH2
Algunos de los murales sobre países de procedencia de nuestro alumnado, realizado por alumnos de LH3 y LH4.
Vista general del patio cubierto
Vista de algunas de las piezas de arcilla realizadas en el taller

viernes, 1 de junio de 2012

Ekuatore Ginea

Maiatzaren 30ean ama etorri zitzaigun bere herrialderi buruz hitz egitera. Egun horretan  Ekuatore Gineari buruzko hainbat gauza ezagutzeko aukera izan genuen: ohiturak, janzkera, janaria, etabar.
Hitzaldia oso interesagarria izan zen. Ekintza polit hau bukatzeko tailerra egin genuen. Buztinezko mortero batzuk egin genituen.
LH1 ikasleek parte hartzeko aukera izan zuten. Eta asko ikasteaz gain, primeran pasatu zuten.
Hemen Ekuatore Gineari buruzko power pointa eta gero PhotoPeach-ekin egindako galdeketa bat aurkezten dizkizuegu. Eskerrik asko Lidia!!





 El pasado 30 de mayo vino una madre a nuestro Colegio para hablarnos sobre su país. Ese día tuvimos la oportunidad de conocer muchas cosas sobre Guinea Ecuatorial: costumbres, forma de vestir, comida, etcétera. La charla fue tremendamente interesante. Para terminar hicimos un taller. Realizamos morteros de arcilla.
Los alumnos y alumnas de Primero de Primaria tuvieron la oportunidad de participar. Y, además de aprender mucho, lo pasaron de maravilla. Aquí os presentamos el power point sobre Guinea Ecuatorial y luego el cuestionario que hicimos con PhotoPeach. ¡¡Muchas gracias Lidia!!


Ginea Ekuatoriala on PhotoPeach

Aquí os dejamos algunas fotos del resultado final:


lunes, 2 de abril de 2012

Arrazakeriaren aurkako lemak

Pasaden Martxoaren 21ean Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Guk eskolan ekintza batzuk antolatu genituen. Hauetariko bat hurrengoa izan zen. DBH2 ikasle batzuk arrazakeriaren kontrako lelo edo slogan batzuk sortu zituzten. Haiekin prezi aurkezpen txiki hau egin dugu:


martes, 20 de marzo de 2012

Martxoaren 21: Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Hurrengo Martxoaren 21ean Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospatu beharra ez dagoen eguna heltzea espero dugu, baina zoritxarrez, gaur egun beharrezkoa da arrazakeria existitzen dela gogoratzea.
1966 urtean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Martxoaren 21 aukeratu zuen Arrazakeria Aurkako Nazionarteko Eguna ospatzeko. Data hori aukeratu zen, 6 urte lehenago, 1960 hain zuzen ere, Sharpevillen hilketa bat egon zen.

Arrazakeriara ikuspuntu baikor batetik hurbiltzen diren bideo pare bat ipiniko dugu. Alde batetik, Chojin raperoak beste rapero batzuk bildu ditu eta kanta polit hau egin du.



Beste aldetik, Durangon mutil batzuek laburmetrai hau egin dute. Eta argi eta garbi esaten digute azkenean ez garela hain desberdinak eta denok gauza berdinak egiten ditugula.

Azken bideo hau kontuan hartu dugu eta DBH3 ikasle batzuekin antzeko zerbait egin dugu . Gero beste taldeei erakutsi diegu.

Munduko muralak - Murales del mundo

Hirugarren mailako neska eta mutilekin herrialde desberdinei buruzko gauza batzuk ikasi ditugu. Taldeak sortu genituen, zazpi herrialde aukeratu genituen eta informazioa bilatzen hasi ginen. Orain haiei buruzko pixka bat gehiago dakigu. Herrialde hauek gure ikastetxera hurbildu ditugu. Eta emaitza hau da:

Hemos aprendido algunas cosas sobre distintos países con los chicos y chicas de Tercero de Primaria. Creamos los grupos, elegimos siete países y empezamos a buscar információn. Ahora sabemos un poco más sobre ellos. Hemos acercado dichos países a nuestro colegio. Y aquí tenemos el resultado:

                                                       COLOMBIA

                                                        GHANA
                                                 
                                                        TEXAS

                                                          BOLIVIA

                                                      EUSKAL HERRIA

                                                           BRASIL

                                                           TXINA

lunes, 13 de febrero de 2012

Besteak kontatutako I. ipuin lehiaketa

Pasaden astean ipuin lehiaketa antolatu genuen. Baldintzak oso sinpleak ziren: ikasleek betiko ipuina aukeratu behar zuten eta beste ikuspuntutik kontatu behar zuten. Orain arte Txanogorritxuren ipuina ezagutzen dugu, baina... kontu hori Otsoak kontatuko balu, nolakoa izango litzateke istorioa? Ziur aski nahiko desberdina.

Empatia landu dugu eta emaitza pentsatu genuen baino askoz hobea izan da. Oso pozik gaude. Parte hartu duten ikasleei ideia asko gustatu zaie eta berriro egin nahi dute. Orain arte DBH1 eta DBH3-koek baino ez dute parte hartu. Espero dugu hurrengo asteetan beste taldeek egingo dutela.



La pasada semana organizamos un concurso de cuentos. Las condiciones eran sencillas: los alumnos debían elegir un cuento tradicional y contarlo desde otro punto de vista. Hasta ahora conocemos el cuento de Caperucita, pero ... ¿y si ese cuento lo contara el lobo, cómo sería la historia? Seguramente, bastante diferente.

Hemos trabajo la empatía y el resultado ha sido mucho mejor de lo que habíamos pensado. Estamos muy contentos. A los alumnos que han tomado parte, les ha gustado mucho la idea y quieren repetirlo.. Hasta ahora sólo han participado los alumnos/as de 1º y 3º de ESO. Esperamos que lo hagan los demás grupos en las próximas semanas.

lunes, 30 de enero de 2012

Urtarrilaren 30: Bakearen Eguna


Wordle: Bakrean Eguna
Urtarrilearen 30ean Bakearen Eguna ospatu genuen . Egun polita izan zen: eguraldi ona egin zuen ekintza polit bat ospatzeko. Ikasleek eta irakasleok ez ezik, gurasoek ere ekintzan parte hartu zuten. Denon artean zuhaitz bat landatu genuen eta kanta bat abestu genuen. Orain haritz hau indarrez haztea espero dugu. Era berean, egunean zehar, gure eskolako hormak Gandhiren argazkiekin estali genituen (egia esan Bakearen ikurren bat). Jarduera bukatzeko denok besarkatu ginen.

Ikasleek irudi hauek margoztu zituzten

Ikasleek Gernikako Arbolaren marrazki hau egin zuten.

                                             Landatutako arbola erdian ikusten da