ongi etorri bienvenido welcome willkommen добро пожаловать ترحيب benvingut bienvenue powitanie boas-vindas bun venit Hamupay tere§uahe porãite


martes, 20 de marzo de 2012

Martxoaren 21: Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Hurrengo Martxoaren 21ean Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospatu beharra ez dagoen eguna heltzea espero dugu, baina zoritxarrez, gaur egun beharrezkoa da arrazakeria existitzen dela gogoratzea.
1966 urtean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Martxoaren 21 aukeratu zuen Arrazakeria Aurkako Nazionarteko Eguna ospatzeko. Data hori aukeratu zen, 6 urte lehenago, 1960 hain zuzen ere, Sharpevillen hilketa bat egon zen.

Arrazakeriara ikuspuntu baikor batetik hurbiltzen diren bideo pare bat ipiniko dugu. Alde batetik, Chojin raperoak beste rapero batzuk bildu ditu eta kanta polit hau egin du.



Beste aldetik, Durangon mutil batzuek laburmetrai hau egin dute. Eta argi eta garbi esaten digute azkenean ez garela hain desberdinak eta denok gauza berdinak egiten ditugula.

Azken bideo hau kontuan hartu dugu eta DBH3 ikasle batzuekin antzeko zerbait egin dugu . Gero beste taldeei erakutsi diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario