ongi etorri bienvenido welcome willkommen добро пожаловать ترحيب benvingut bienvenue powitanie boas-vindas bun venit Hamupay tere§uahe porãite


domingo, 18 de diciembre de 2011

Abenduaren 18: Etorkinen Nazioarteko Eguna

Gaur mundu osoan Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 2004 abenduaren 4an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, munduan etorkinen kopurua gero eta handiagoa zela kontuan hartuta, Etorkinen Nazioarteko Eguna sortu zuen. Data hori aukeratu zuten 1990eko abenduaren 18an NBEak Langile etorkinen eta euren senideen eskubideak babesteko Nazioarteko Bilkura (45/158 erabakia) onartu zuen eta.

Geroztik migrazio-mugimenduak ez dira gelditu. Gure kasuan, historian zehar ez ezik, gaur egun ere gara gu emigranteak. XVI mendetik XX. mendera arte asko eta asko izan ziren Ameriketara jo zutenak bizimodu hobe baten bila eta Filipinetara edota Australiara ez ziren gutxiago izan frankismotik ihesi atzerrira joan zirenak, dokumentalean ikusi ahal dugunez.



Guk, documental from GUK on Vimeo.

Etengabeko migrazio-mugimenduen ondorioz, gure gizartea gero eta aberatsagoa da. Jatorri askotako jendea dago. Hizkuntza eta kultura askotako jendea bizi da egun. Kalkulatzen da Euskal Herrian 100 hizkuntza inguru hitz egiten direla.

Baina, honainoko bidaia batzutan ez da erraza. Alde batetik, haien familia atzean uzten dute: gurasoak, seme-alabak... Bestetik, bizimodu hobe bat lortzeko ametsak beti ez dira betetzen. Hau hobeto ulertzeko labur filme bat eskaintzen dizuegu: "El Viaje de Said": marokoar ume batek Gibraltar itsasartea zeharkatzen du, baina heltzerakoan konturatzen da Europa ez dela zirudien modukoa. Pelikulak 2007. urtean  "Film labur onenaren Goya Saria" irabazi zuen.


Era berean badaukagu gai honi buruzko beste pelikula bat. Querida Bamakok Moussak hona heltzeko bidaia aurkezten digu. Moussa Burkina Fasokoa da eta, hainbat herrikidek egiten duten bezala, Europara etortzea erabakitzen du eta bidaiaren xehetasun guztiak ikusteko aukera ona aurkezten zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario